Materia eta energía
1.- Sarrera:
BIOSFERA --> Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoa
EKOSISTEMA --> leku jakin batean bizi diren bizidunek, haien arteko harremanek eta inguruarekin dituzten harremanek eratzen duten sistema funtzionala.
EKOLOGIA --> ekosistemak ikasten dituen zientzia
EKOSFERA: Lurra planetaren ekosistema guztien multzoa da.
2.- Ekosistemen osagaiak:
Biozenosia: ekosistema horretan eta une horretan bizi diren bizidun multzoa da.
Biotopoa: Ekosistemaren aldagai edo ezaugarri fisiko, kimiko, geologiko, geografiko, klimatiko ... guztiak --> faktore abiotikoak
Harremanak; ekiosistemaren osagaien aarteko harremanak: izakien arteko harremanak eta biotopoarekin dituzten harremanak. Harreman hauek ekosistemaren funtzionamendua bideratzen dute.
Habitat-a: Ekosistema batean, espezie bateko indibiduoeek duten bizitokia da. Habitat batzu:basamortua, estepa, baso heze hostoerorkorra ....
Txoko ekologikoa: espezie batek ekosisteman gainerako espezie edo populazioekiko betetzen duen rola, zera ekosisteman burutzen duen eginkizuna. ( zer elikagai mota eta nodnik jaten duen, zeinen harrapakaria den, ...
Habitat berdinean bi espezie baino gehiago bizi dezakete elkar, txoko ekologiko batean, aldiz, bakarrik espezie bat. Espezie bat baino gehiago batzen badira txoko ekologiko batean lehiaketa bat hasiko da, espezie bakarra geratu arte.
3. Harreman trofikoak
Elkar janez elikatzen diren organismoen artean ezartzen diren harremanei harreman trofiko esaten zaie. Ekosistema batean, harreman horiek kate eta sare trofikoen bidez adieraz daitezke. Izan ere, horrela adieraz daiteke zer iturri erabiltzen dituen ekosistema jakin bateko organismo bakoitzak behar dituen materia eta energia lortzeko.
Materia eta energiaren erabileraren arabera, bizidunak mota desberdin hauetan sailka daitezke:
Ekoizleak:Ekoizleak organismo autotrofoak dira. Materia inorganikoa organiko bihurtzen dute fotosintesi-prozesuaren bidez. Horretarako, eguzki-energia erabiltzen dute. ( landareak, algak eta zenbait bakterio) |
Kontsumitzaileak: organismo heterotrofoak dira.
|
Deskonposatzaileak:Deskonposatzaileek aurreko mailetako organismoen hondakinetako materia deskonposatzen dute materia inorganikoa ekoiztuz. Maila horretakoak dira bakterioak eta onddoak. Deskonposizioaren ondorioz, materia berriro lurzorua pasatzen da eta handik beste ekoizleek hartuko dute, horrela materiaren zikloa itxiko da. |
- Transformatzaileak: konposatu inorganikoak eraldatzen dituzte, eta ekoizleek aprobetxatzeko moduko substantzia bihurtzen dituzte. Maila horretakoak dira bakterio batzuk.
Bizidunen artean elikadurari dagokion lotura Elika-katea deitzen da. Bizidun batzuek beste batzuk jaten dituzte eta horiek, era berean, beste bizidun batzuen elikagai dira
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina